Activistas Digitales


Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika hau (aurrerantzean, «Pribatutasun-politika») AYUDA EN ACCIÓN Fundazioari (aurrerantzean, «Ayuda en Acción»; calle Bravo Murillo 178, 28020 Madrid) ematen dizkiozun datu pertsonal guztiei aplikatzen zaie. Pertsona fisiko baten gaineko informazioari esaten zaio datu pertsonal; informazio horri esker, pertsona hori identifika daiteke, zuzenean edo zeharka.

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu, gurekin duzun harremanean oinarrituta. Datu horiek hainbat bidetatik etorritakoak izan daitezke; besteak beste, webguneko inprimakiak, kanpainak eta gure jarduerari buruzko informazio elektronikoa jasotzeko eskaerak.

Politika honen bidez, Ayuda en Acción Fundazioak datu pertsonalak babesten ditu, eta haien segurtasuna bermatzen; horretarako, segurtasun-neurri aproposak eta egokiak erabiltzen ditu, bai teknikoak, bai antolaketakoak:


I TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Tratamenduaren arduraduna den heinean, Ayuda en Acción Fundazioarentzat oso garrantzitsua da datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak betetzea; bereziki, informatzeko betebeharrak. Gainera, zure esanetara gauzkazu edozein kontsulta egin nahi badiguzu edo zalantzaren bat argitzea nahi baduzu.

Edonoiz jarri ahal izango zara gurekin harremanetan datu pertsonalak babesteari buruzko zalantza edo beharrik sortzen bazaizu; horretarako, bidali mezu bat lopd@ayudaenaccion.org helbide elektronikora, edo jakinarazpen bat Ayuda en Acción Fundazioko Datu Pertsonalen arduradunari, helbide honetara: calle Bravo Murillo, 178, 4.ª planta, 28020 Madrid.


II TRATAMENDUAREN HELBURUAK ETA LEGITIMAZIOA

2016/679 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua edo Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena), jakinarazten dizugu Ayuda en Acción Fundazioak helburu hauetarako tratatuko dituela ematen dizkiguzun datu pertsonalak, eta behean zehaztutako lege-oinarriaren pean:


Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Hautagaia (enplegu-eskatzailea) Dagokizun hautaketa-prozesua kudeatzea, hautagaitza ebaluatu ahal izateko, baita etorkizunean egon litezkeen beste batzuk ere. Zure adostasuna, curriculum vitae bidaltzen diguzunean.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Kontrako alderdia Ayuda en Acción Fundazioarekin lankidetzan diharduen kontrako alderdia ezagutzea, hark lagunduko baitigu lurraldean esku hartzen. Legez dagozkigun betebeharrak betetzea.

Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Gure esku-hartzearen hartzailea Gure esku-hartzearen hartzaileak identifikatzea, hura gure beharretara eta testuingurura egokitzeko; sentsibilizazio-ekintzak gauzatzea; eta gure interes-taldeei kontuak ematea, trebatzeko edo gure jarduera sustatzeko. Esku-hartzetik eta dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea, beharretara egokitzeko.
Zure datu pertsonalak tratatzeko adostasuna, gurasoek emana edo, babesean hartutako haurren kasuan, legezko tutoreak emana.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Gure esku-hartzearen hartzailea Aurreko kasuan bezala. Babesean hartutako haurren kasuan, Ayuda en Acción Fundazioaren «Vínculo Solidario» programarekin duten lotura kudeatzea eta administratzea. Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea.
Zure datu pertsonalak tratatzeko adostasuna, gurasoek emana edo, babesean hartutako haurren kasuan, legezko tutoreak emana.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Enbaxadoreak (preskriptoreak)
(adingabe onuraduna))
1. Ayuda en Acción Fundazioaren enbaxadoreak kudeatzea eta administratzea; hau da, haien bidaiak eta lankidetza kudeatzea.
2. Ayuda en Acción Fundazioak garatzen dituen jardueren inguruan sentsibilizatzea eta kontuak ematea.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Enplegatua 1. Ayuda en Acción Fundazioaren giza baliabideak kudeatzea eta administratzea; hau da, soldaten eta onura sozialen ordainketa, aseguru medikoaren edo istripu-aseguruaren estaldura, oporren eta hutsegiteen kudeaketa eta barne-sustapena.

2. Enplegatua zarela egiaztatzea, egokitasunari eta zintzotasunari dagokienez.

3. Ayuda en Acción Fundazioak garatzen dituen jardueren inguruan sentsibilizatzea eta kontuak ematea.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea, baita segurtasunarekin eta babes sozialarekin, lanarekin eta legeekin erlazionatutakoak ere, eta beharrezkoak diren neurriak izatea, bai prebentzio- edo lan-medikuntzakoak, bai enplegatuen lan-gaitasuna ebaluatzekoak.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Enpresa lankidea Lankidetzari buruzko kontuak ematea.

Informazio instituzionala bidaltzea (besteak beste, posta elektronikoaren bidez), gure jardueren berri emateko.

1. Organoren bateko kide gisa jarduteko izendapena kudeatzea, baita organoaren funtzionamendu ona ahalbidetzea ere.

2. Patronatuko edo Aholku Batzordeko kidea zarela egiaztatzea, egokitasunari eta zintzotasunari dagokienez.

3. Webgunean zure ibilbide profesionala argitaratzea.

4. Ayuda en Acción Fundazioak garatzen dituen jardueren inguruan sentsibilizatzea eta kontuak ematea.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea.

Zure datu pertsonalak tratatzeko adostasuna.

Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea, baita dagozkigun legezko betebeharrak ere.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Interesduna    
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Patronatuko edo Aholku Batzordeko kidea    

Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Hornitzailea Ayuda en Acción Fundazioaren hornitzaileak kudeatzea eta administratzea; hau da, fakturen ordainketa. Esku-hartzetik eta dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea, beharretara egokitzeko.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Bazkidea 1. Bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; besteak beste, dohaintzak bideratzea, zerga-ziurtagiriak bidaltzea, zure gogobetetasun-maila ezagutzea eta zure konpromisoa fidelizatzea (dohaintza gehiago eginez edo ekintza zehatzetan parte hartuz).

2. Informazio instituzionala bidaltzea (besteak beste, posta elektronikoaren bidez), gure jardueren berri emateko.

3. Gure bazkideen lana ezagutaraztea, baita Ayuda en Acción Fundazioaren jardueren inguruan sentsibilizatzea eta kontuak ematea ere.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Bazkide bati alta eman dion hirugarrena Bazkidearen harremanean sor litezkeen gorabeherak kudeatzea. Zure datu pertsonalak tratatzeko adostasuna.
Zer zara? Datuak tratatzearen helburua Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Boluntarioa 1. Ayuda en Acción Fundazioaren boluntarioak kudeatzea eta administratzea.

2. Boluntarioa zarela egiaztatzea, egokitasunari eta zintzotasunari dagokienez.

3. Boluntarioen lana ezagutaraztea, baita Ayuda en Acción Fundazioaren jardueren inguruan sentsibilizatzea eta kontuak ematea ere.
Dagoen harremanetik eratorritako kontratuzko betebeharrak betetzea, baita segurtasunarekin eta babes sozialarekin erlazionatutako betebeharrak ere.

 

 

Zenbait kasutan, zure irudiarekin erlazionatutako datu pertsonalak tratatuko ditugu. Horretarako, adostasuna eskatuko dizugu, beharrezkotzat jotzen bada eta haien tratamendua ez badago aurreko ezein helburu eta lege-oinarriren pean.

Ayuda en Acción Fundazioak jakinarazten dizu, gure webgunearen erabiltzailea bazara, fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dituela webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak. Datu horiek hainbat gauzatarako erabil litezke; besteak beste, estatistikak egiteko, gorabeherak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko. Tratamendu hori Ayuda en Acción Fundazioaren interes legitimoetan oinarrituta egongo da.

Datu pertsonal horiek ematen ez badiguzu, ezin izango ditugu eskaini datu horiek behar dituzten zerbitzuak.


III DATUAK GORDETZEKO EPEA

Lehen adierazitako xedeak betetzeko behar den denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak, tratamendua ahalbidetzen duten oinarri juridikoen arabera. Aurrekoa gorabehera, erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko behar den denboran ere gordeko dira datuak, edo legeria aplikagarriak ezartzen duen denboran. Azken kasu horretan, bete behar ditugun legezko edo kontratuzko betebeharrak betetzen ditugula egiaztatzeko baino ez dira tratatuko datu pertsonalak.


IV DATUEN HARTZAILEAK

IV DATUEN HARTZAILEAK

Inola ere ez ditugu jakinaraziko edo ustiatuko zure datu pertsonalak, ezta aurretik aipatu ez den xede baterako erabiliko ere.

Hala ere, baliteke Ayuda en Acción Fundazioarekin lankidetzan diharduten erakunde batzuek (esaterako, komunikazio-agentziak, bidaia-agentziak edo finantza-agentziak) datu horiek kontsultatu ahal izatea, haien tratamenduaren eragile gisa, gure lana egin ahal izan dezagun. Batzuetan, gerta liteke hirugarren hori DBEOren arabera segurtasun-maila egokia eskaintzen ez duen Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialde batean kokatuta egotea. Halakoetan, kontratu bat sinatzen dute bi aldeek, eta, kontratu horretan, Europako Esparru Ekonomikotik kanpora informazio pertsonala bidaltzeko Europako Batzordeak onartu dituen arauen araberako kontratu-klausulak biltzen dira. Edonola ere, zure informazio pertsonala bidaltzean, gordetzean eta kudeatzean ere, pribatutasun-politika hau aplikatuko da.

Jakinarazten dizugu, Mexikoko haurren bat babesean hartu nahi izanez gero, Ayuda en Acción México Asociación Civil erakundeari emango zaizkiola zure datuak, haurra babesean hartzeko prozedura kudea dezan. Erakunde horrek baditu berme nahikoak.

Halaber jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datuak Zerga Agentziari helaraziko zaizkiola, dagozkizun onura fiskalak bideratzeko, baita zure datuak eskatzen dizkiguten gainerako kontrol-agintaritzei ere, baldin eta lege-agindu guztiak gordetzen badira.


V ZURE ESKUBIDEAK

Ayuda en Acción Fundazioak jakinarazten dizu eskubidea duzula bilduta dituen datu pertsonalak kontsultatzeko, ezabatzeko eta eramateko, baita haien tratamendua mugatzeko ere.

Horrez gain, eskubidea izango duzu datu pertsonalak tratatzeari uko egiteko, datuak babesteko araudi aplikagarrian jasotako kasuetan.

Eskubide horiek zuzenean edo ordezkariaren bidez erabili ahal izango dituzu, zuk sinatutako idatzi bat Ayuda en Acción Fundazioko Datu Pertsonalen arduradunari bidalita, bide hauetako baten bidez:

  • Posta elektronikoa (lopd@ayudaenaccion.org), edo
  • Posta arrunta (calle Bravo Murillo, 178, 4.ª planta, 28020 Madrid).

Eskaera horretan, datu hauek adierazi behar dituzu: zure izen-abizenak, helbidea (jakinarazpenetarako), nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia, eta eskaeraren arrazoia. Ordezkariaren bidez erabiltzen badituzu eskubideak, dokumentu fede-emailea aurkeztu beharko du zure ordezkaria dela frogatzeko. Eskaera bidaltzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eskaintzen dituen ereduak erabil ditzakezu, zeinak elektronikoki sina baitaitezke.

Eskubide horiez gain, datu pertsonalen tratamenduaren oinarri juridikoa bada, eskubidea izango duzu emandako baimena kentzeko, goian adierazitako prozedura bera erabilita. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean eta inola ere ez du baldintzatuko beste lege-oinarri bati jarraikiz egin den datu pertsonalen tratamendua. Ayuda en Acción Fundazioak zure datu pertsonalak tratatzen jarraitu ahal izango du, lege aplikagarriak horretarako baimena ematen badu.

Oro har, hilabeteko epean erantzuten diegu eskaerei, baina, zailak badira edo asko badaude, baliteke beste bi hilabete behar izatea; denbora gehiago behar badugu, jakinaraziko dizugu.

Azkenik, gogorarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazio bat aurkezteko kontrol-agintaritza egokiari.


VI PRIBATUTASUN-POLITIKAREN GAINEKO ALDAKETAK

Ayuda en Acción Fundazioak beretzat gordeko du Pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, aldian-aldian aplikagarria den legeriaren arabera. Edonola ere, webgunean ikusi ahal izango dituzu Pribatutasun-politikan egiten ditugun aldaketak.



 





SUSTATZAILEA:

Ayuda en Acción

LAGUNTZAILEA:

Eduxarxa

EZAGUTU GURE HEZKUNTZA-PROIEKTU
GUZTIAK HEMEN:

EducAccion


Utilizamos cookies propias y de terceros para finalidades analíticas y técnicas, tratando datos necesarios para la elaboración de perfiles basados en tus hábitos de navegación. Puedes obtener más información y configurar tus preferencias desde 'Configuración de cookies'.

 

Cookien konfiguratu