Lege-ohar honen bidez, www.ayudaenaccion.org webguneko (aurrerantzean, «webgunea») orriak nola erabili behar diren arautzen da. Webgune hori AYUDA EN ACCIÓN Fundazioarena da (aurrerantzean, «Ayuda en Acción». Haren helbidea calle Bravo Murillo 178, 4.ª planta, Edificio Tecnus, 28020 Madrid da, eta haren IFK G82257064, 1999ko otsailaren 11n Madrilgo Notarioen Elkargoko José María Peña y Bernaldo de Quiros notarioaren aurrean ̶̶̶—protokolo-zenbakia: 227— egiletsitako eskrituran agertzen denez). Erabiltzaileari horren berri ematen zaio, 34/2002 Legean, uztailaren 11koan, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei buruzkoan, xedatutakoa betez.
Webgunean nabigatzen dutenak erabiltzailetzat joko dira, eta erabat eta baldintzarik gabe onartuko dute lege-ohar hau. Webgunearen bidez, Ayuda en Acción Fundazioak eduki zehatzak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, bai bereak, bai zerbitzuz eta edukiz hornitzen duten hirugarrenenak. Erabiltzaileak borondatez onartzen du eduki horiek soil-soilik bere ardurapean erabiliko dituela.
Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta Legean eta lege-ohar honetan ezarritakoaren arabera erabiliko ditu edukiak. Bereziki, hitzematen du ez dituela erabiliko edukiak Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako xedeetarako; ez dituela kopiatuko edo banatuko, ez diola utziko edonori haiek atzitzen, eta ez duela aldatuko webguneko edukirik, non eta ez duen Ayuda en Acción Fundazioaren berariazko baimena, edozein euskarritan (nola fisikoa hala logikoa), edo, hala badagokio, eduki horien gaineko eskubideak dituen legezko titularrarena.
Orobat, erabiltzaileak hitzematen du ez dituela erabiliko webguneko orrien diseinua eta iturburu-kodea Legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako xedeetarako.
Ayuda en Acción Fundazioak ez du bermatzen webgunea une oro ibiliko denik, ezta webgunea erabilgarria izango denik ere jarduera zehatzak egiteko. Ayuda en Acción Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango edozein eratako kalte edo galerarik bada webgunea une oro ez dabilelako edo ez delako erabiltzaileek uste bezain erabilgarria. Bereziki, Ayuda en Acción Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango hutsegiterik bada haren webguneko orrietan sartzeko.
Ayuda en Acción Fundazioak bermatzen du neurri egokiak hartuta dituela eta neurri horiek gaur egungo teknologiaren segurtasun-arauak betetzen dituztela. Hala ere, ez du bermatzen webgunea erabiltzea segurua izango denik, ezta, bereziki, baimenik gabeko hirugarrenek jakin ezin dutenik ere erabiltzaileek nola, zertarako eta noiz erabiltzen duten webgunea. Horrela, Ayuda en Acción Fundazioak ez du erantzukizunik izango edozein eratako kalte edo galerarik bada baimenik gabeko hirugarrenek jakin dutelako erabiltzaileek nola, zertarako eta noiz erabiltzen duten webgunea.
Ayuda en Acción Fundazioak ez du kontrolatzen edo bermatzen webguneko edukietan elementu informatikorik ez dagoenik eta elementu horiek aldaketaren bat eragin ezin dutenik erabiltzaileek informazioa prozesatzeko darabiltzaten ekipoetan edo haietan gordetako fitxategiren batean. Hala, Ayuda en Acción Fundazioak ez du erantzukizunik izango edozein eratako kalte edo galerarik bada webguneko edukietan elementuren bat dagoelako eta elementu horiek aldaketaren bat eragin dutelako erabiltzaileek informazioa prozesatzeko darabiltzaten ekipoetan edo haietan gordetako fitxategi informatikoetan.
Ayuda en Acción Fundazioak ez du bermatzen webguneko edukiak fidagarriak eta erabilgarriak direnik. Hala, Ayuda en Acción Fundazioak ez du erantzukizunik izango edozein eratako kalte edo galerarik bada edukiak ezagutarazi, zabaldu, gorde, erabilgarri jarri, jaso, lortu, atzitu edo beste moduren batera erabili direlako.
Ayuda en Acción Fundazioak ez du bermatzen edukiak egiazkoak, zehatzak edo osoak direnik, ezta eguneratuta daudenik ere. Hala, Ayuda en Acción Fundazioak ez du erantzukizunik izango edozein eratako kalte edo galerarik bada edukiak egiazkoak, zehatzak edo osoak ez direlako, ezta eguneratuta ez daudelako ere.
Ayuda en Acción Fundazioak ez du inolako lizentzia edo baimenik ematen jabetza industrial eta intelektualeko haren eskubideak erabiltzeko, ezta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin erlazionatutako beste edozein jabetza edo eskubide erabiltzeko ere.
Lege-ohar honek iraupen mugagabea du. Hala ere, Ayuda en Acción Fundazioak kendu edo desgaitu egin ahal izango ditu webguneko edukiak. Halaber, berak hala nahi izanez gero, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webgunearen eta lege-oharraren aurkezpena eta konfigurazioa, baita haietako edukia ere, legeen edo teknologiaren etorkizuneko aldaketetara egokitzeko. Aldaketa horiek webgunean argitaratzen diren unean bertan joko dira behar bezala jakinarazitakotzat, eta une horretatik aurrera izango dute balioa.
Lege-ohar hau Espainiako Erreinuko legearen arabera arautu eta interpretatuko da. Lege-ohar honetako gairen baten inguruan gatazka, zailtasun edo eztabaidarik sortzen bada, Madrilgo (Espainia) auzitegi eta epaitegien jurisdikziopean geratuko da, baldin eta horrek ez badu urratzen indarreko legeria.
Gure webguneak Google Analytics darabil, Google Inc. enpresak («Google») eskaintzen duen zerbitzu bat (Google Inc. Delawarekoa da, eta hemen du bulego nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, USA). Google Analytics-ek «cookieak» erabiltzen ditu. Testu-fitxategi horiek ordenagailuan gordetzen dira, eta erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzen dute.
Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (adibidez, IP helbidea) zuzenean Google-ri helarazten zaio, eta hark AEBko zerbitzarietan artxibatzen du. Google-k gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunea nola erabiltzen den ikusteko. Zeregin horretarako, webguneko jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu, eta webguneko jarduerekin eta Interneten erabilerarekin erlazionatutako beste zerbitzu batzuk eskainiko. Google-k hirugarrenei eman ahal izango die informazio hori, legeak hala eskatzen badio edo hirugarrenek Google-ren kontura prozesatzen badute informazio hori. Google-k ez du lotuko IP helbidea hark duen beste ezein daturekin.
Datuak edo informazioa tratatzeari uko egin diezaiokezu; hori egiteko, baztertu cookieak eta hautatu konfigurazio egokia arakatzailean. Hala ere, cookieak baztertuz gero, baliteke webgunearen funtzio guztiak erabili ezin izatea. Webgunea erabiltzen baduzu, baimena emango duzu Google-k zuri buruzko informazioa tratatzeko, goian adierazitako moduan eta helburuetarako.
Ayuda en Acción Fundazioak webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die fitxategi automatizatu batean bildu ahal izango dituela titularrari ematen zaizkion datu pertsonalak, bai webgunea erabiltzearen eta harremanetarako helbide elektronikora mezuak bidaltzearen ondoriozkoak, bai harremanetarako inprimakiaren bidez bildutakoak; hori guztia, datu pertsonalak babesteari buruzko legerian agindutakoa zorrotz gordez.
Erregistratutako datuak hainbat gauzatarako erabil litezke; besteak beste, estatistikak egiteko, informazio instituzionala bidaltzeko ̶—baita baliabide elektronikoen bidez ere—, gorabeherak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko.
Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Ayuda en Acción Fundazioaren pribatutasun-politika irakur dezakete erabiltzaileek.
© Eskubide guztiak erreserbatuta: Ayuda en Acción Fundazioa